Taldea

Ongi etorri!

Gure helburua da aisialdian heztea 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak. Heziketa hori, gure lan egiteko ideietan jasotzen den bezala, hiru premisatan oinarritzen da:  hezkuntzarako aukera,gizarterako aukera eta federako aukera.

Powered by

Publish for Free

Guk jardueratzat jotzen ditugunetan, jolastu egiten gara, mendira joaten gara, proiektu humanitarioetan laguntzen dugu… Baina, jakina, neska-mutil guztiekin ez dugu gauza bera eta aldi berean egiten; hori dela eta, adar izeneko adin-taldeetan banatzen ditugu gazteak. Jarraian, adar guztiak daude, eta horrek esan nahi du gure taldean guztiak ditugula zabalik:

Koskorrak : 8-10 urteko neska-mutilak

Kaskondoak: 11-12 urteko neska-mutilak

Oinarinak: 13-14 urteko neska-mutilak

Azkarrak: 15-16 urteko neska-mutilak

Trebeak: 17-18 urteko neska-mutilak

Gure web-orrialdea ezagutzera animatzen zaituztegu eta, zalantzarik izanez gero, gurekinharremanetan jartzera. Edozein ideia, iradokizun edo kritika konstruktibo ongi etorria izango da.

Goizalde Eskaut Taldea