Arduradun eskola

Arduradun eskola, 1979an Eskaut Mugimendu Katolikoa-ren barnean sortu zen eta 1986an Eusko Jaurlaritzaren onarpen ofiziala lortu zuen. Ordutik ona gazte hezitzaileren prestakuntzan dihardu, hau da aisialdiaren heziketan ibili nahi diren gazteak trebetasun eta abileziaz hornitzea du helburu eta iharduera. Horretarako hiru aspektua lantzen ditu:

  • GIZA HEZIKETA, hezitzaileek garapen eta heldutasun pertsonala lor dezaten.

  • HEZIKETA PEDAGOGIKOA, heziketa iharduerari koherentzia eta nortasuna emateko.

  • HEZIKETA TEKNIKOA, heziketaren lana aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide pertsonalak eta ahalmen teknikoa eskuratzeko.

 

Arduradun eskolak biharko begiraleei heziketa integrala eman nahi die, bere eguneroko heziketa eginkizunean aurkitutako erronka eta beharrei erantzuteko gai izan daitezen. Hau da, aisialdiko begiraleek nerabeen ezaugarriak ondo ezagutzea eta heziketa-proiektuen diseinua egiteko eta aurrera eramateko gai izatea dugu helburu.
Halaber, begiraleei edo hezitaileei heziketa lanaren garrantzisuaz ohartarazi nahi dugu eta beren ezaguerak eta trebetasunak eguneratzeko konpromisoa hartzeko beharra ikustarazten saiatzen dugu.

Eskautismoaren elizbarrutiko eskola denez, arduradun eskolak aisialdiko begiraleek ebangelioaren baloreak eta irizpideak beraienak egitea eta neska-mutikoei transmititzea du helburu.

Horretarako, arduradun eskolak zuzendaritza-taldea du, zeinek bere lanak bolondreski egiten ditu. Gainera, arlo honetan ondo prestaturik dauden zaenbait irakasle laguntzaileek ikastaroko ikasleei ezaguerak eta trebekuntzak emateko ardura dute.

Arduradun eskola está reconocida oficialmente por el Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza.

Goizalde Eskaut Taldea