Topaketako abentura Griebalen jarraitzen du

Bero handiarekin eta paisai irudigarriekin bizi ditugu Topaketako lehen egunak. Hueskako Griebal eskaut zentruan, Azkarrek eta Pioneroek guztiz eskauta den kanpamendua sortzen ari dira, gure etxetzat hartu ahal duguna.

Gauden inguru naturalean 140 gazte baino gehiago elkartu dira, gogo handiekin kanpamenduko txokoak eta eraikuntzak sortzeko, eta haurrek egindako lana bultzatzeko Euskalerriko eskauteko herrialde ezberdinetatik ia 30 monitore etorri dira Araba, Bizkaia eta Escaut Catolicos de Navarra-koak.

Soka gutxi batzuekin eta eskaut zentruak emandako enborrekin dorreak, zuhaitzak zutabe bezala aprobetxatzen dituen mahaila, otoitzleku erraldoi bat eta bestelako eraikuntzak egin dituzte. Gogoz beterik egindako ibilbidea amaitzean, sekulako ikuspegiaz gozatu dute soilik txoriek ikusi ahal dituzten altueretatik.

Oraindik hiru egun gelditzen dira gure ezberdintasunetatik ikasten jarraitzeko eta ondo pasatzeko partekatzen dugunarekin. Eskaut izatea, bakoitzak bere eran, baina beti helburu berdinarekin: mundu obea sortzea.

Partekatu!