Euriak ez du Euskalerriko Eskautak Bizkaia geldiarazten GORKA DEUNA ospatzeko
- 2.500 eskaut inguru elkartuko dira datorren igandean, apirilaren 23an, Monte Avrilen, 2023ko Gorka Deuna ospatzeko.
- Aurten, Bizkaiko eskaut mugimenduak eta Caritasek mundu hobe baten alde eragile eraldatzaile gisa egiten duten lana ezagutarazi nahi dute.
2.500 eskaut inguru altxatu ziren apirilaren 23an, igandea, euriarekin, baina horrek ez zituen gelditu, haien urteko jaia, Gorka Deuna, ospatzeko. Euskalerriko Eskautak Bizkaia antolatutako plana, Monte Avril mendian egitea aurreikusita zegoen, baina azkenean Begoñazpi Ikastolara joan behar izan zuten. “Mundua elkarrekin eraldetzeko prest” lelopean, Bizkaiko eskaut mugimenduak, Caritas Bizkaiarekin, mundu hobe baten alde, agente eraldatzaile gisa, egiten duten lana erakutzi nahi zuten.
Trebeak, 16 eta 18 urte bitarteko gazteak, larunbatean hasi zuten ospakizuna, elkarrekin lan eginteko eta asteburuaz gozatu al izateko. Eguna Miribillan hasi zuten, Fratelli Tutti Frantzisko aita santuaren hirugarren entziklikaren gakoak ezagutuz, Joseba Segura, Bilboko Elizbarrutiko Gotzainaren eskutik. Gero, formatu atsegin batean, Trebeak, galdera-erantzun saio bat egin zuten Josebarekin. Arratsaldean, Begoñazkira joan ziren eta dinamika ezberdin bidez, entziklikaren zortzi atalak lantzen jarraitzeko. Aldi berean, Gorka Deunaren komisioa, Monte Avril mendira iristeko ibilbideak antolatu zituzten eta ospakizunarako materiala ordenatu zuten.
Igandean, B plana aktibatuta, Begoñazpira iritsi ziren bizkaiko eskautak haien 300 begirale batera, ospakizuna goizeko 10etan hasteko. Han, adin talde deberdinek dinamika batzuk egin zituzten kultura anistasunaren eta komunitate abegikorren inguruan, ikastolaren beraren eta El Ave Maria ikastetxearen leku estalietan bananduta. Aldizka, familiak eta asabak (antzinako begiraleak), Caritasen standak bisitatu ahal izan zituzten, gure lurraldean burutzen dauden proiektuak ezagutzeko. Goizeko blokea amaitu ondoren, eukaristia, bazkaria, Nicolas Magoaren ikuskizunaren txanda zen eta arratsaldean “Pakemba & The Monis” izeneko taldeen begiraleak egiten duten erromeria egon zen. Egun osoan zehar, antolatzaileek txosna bat jarri zuten eta eskaut merchandising-a saltzekogune bat jarri zuten.
Euskalerriko Eskautak Bizkaiak izugarri eskertzen ditu GORKA DEUNA 2023 posible egin duten pertsona guztiak: gazteak eta familiak, begiraleak eta era batera edo bestera egunean antolakuntzarekin lagundu duten pertsonak. Eta, batez ere, Komisioari eta instalazioak utzi dituzten ikastetxeei (Begoñazpi eta El Ave María).