M8 | Elkar korapilatuz indartsuagoak gara

Martxoak 8, emakumeen eguna, aldarrikapen egun bat da, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz gain, pertsona guztien arteko berdintasuna nahi dugula ozenki esateko. Eskaut moduan, ekitatean, justizian,  bakean, naturarekiko errespetua eta batez ere berdintasunean oinarritutako mundu batean sinesten dugu.

Bizkaiko gizarte mahaitik bi proposamen helarazi genizkien taldeei egun hau landu zezaten. Alde batetik, “Eskauta izateak zertan eragin izan du zure emakume ahalduntzean?” galderari erantzuten zioten testigantzak bildu ditugu gure taldeetako emakume partaideen artean (begirale, trebeak, asabak…). Bestetik, “Otsagabiako” zapi dantza baten bideoa grabatzea proposatu genien, “Elkar korapilatuz indartuagoak gara” leloarekin erlazionatuz. 

Aurten, Emakunderen kanpainak, emakumeek eta neskek jasaten duten presio handiaz ohartarazi nahi dio gizarteari, beren gorputzen “perfekzioari”, ezarritako edertasun-kanon zorrotzari, beren gorputzen hipersexualizazioari eta kontzeptualizazioari dagokienez. Izan ere, gorputz perfektua eta hipersexualizatuak erakusten dizkigute egunero sare sozial, bideojoko, moda, komunikabide eta iragarkietan. Garaiz gaude gure gazteei bere trebetasun pertsonalak eta sozialak garatzen lagunduko dioten tresnak eskaintzeko, eguneroko presioen aurrean askatasunez jardun ahal izan dezaten. 

Horregatik guztiagatik, mugimenduaren Fede Mahaiak prestatu duen Otoitzarekin gaiaz gogoeta egitera gonbidatzen zaituztegu. Gainera, zuen auzo zein herrietako ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita, egiten dituzuen ekintza guztietan berdintasuna oinarria izaten jarraitzea baina batez ere, gogoraraztea hau ez dela urtean behin landu beharreko kontu bat baizik eta egunero indarrez hartu behar den erronka baizik.

Partekatu!